Beharrezko materialak

[av_textblock size=» font_color=» color=» admin_preview_bg=»]

ZELAIA

Quidditch zelaia 44×77 metroko laukizuzen baten barruan dago. Bertan, joko gune ezberdinak mugatzen dira jokalarientzat, teknikoentzat, arbitroentzat, etab.

Laukizuzenaren barruan, 33×55 metro neurtzen dituen eta obalo itxura duen joko eremua marrazten da. Jokoa eremu horretan ematen da batik bat, hala ere egoera zehatzetan onartuta dago jokalariak eremutik ateratzea baloiarekin.

Ez dago onartuta baloiak zelaitik kanpora jaurtitzea, penalizaziopean, ezta ikuslegoaren eremuan jokatzea ere. Jokoak mugetatik at jarraitzen duenean, jokalariei zelaira itzultzeko eskatzen zaie.
[/av_textblock]

[av_image src=’http://www.euskadiquidditch.eus/wp-content/uploads/2018/10/Captura-de-pantalla-2018-10-08-a-las-19.03.00.png’ attachment=’1057′ attachment_size=’full’ align=’center’ styling=» hover=» link=» target=» caption=» font_size=» appearance=» overlay_opacity=’0.4′ overlay_color=’#000000′ overlay_text_color=’#ffffff’ animation=’fade-in’ admin_preview_bg=»][/av_image]

[av_hr class=’default’ height=’50’ shadow=’no-shadow’ position=’center’ custom_border=’av-border-thin’ custom_width=’50px’ custom_border_color=» custom_margin_top=’30px’ custom_margin_bottom=’30px’ icon_select=’yes’ custom_icon_color=» icon=’ue808′]

[av_textblock size=» font_color=» color=» admin_preview_bg=»]

MATERIALAK

Quidditch partidu bat antolatzeko ondoko materialak behar dira:

  • Uztailak: Zelaiaren alde banatan altura ezberdineko hiru uztai topa ditzakegu: 0’91, 1’37 eta 1’83 metro, hurrenez hurren, eta haien artean gutxi gora-behera 2 erratzeko tartea dago, 2’34m. Uztai hauek tantoak sartu behar dituztenen jomuga nagusia dira eta nokeatuta dauden jokalarien erreferentzia gisa balio dute ere.
  • Erratzak: Normalean metro bat inguru luzerako pvc hodiak izan ohi dira. Jokalari haina erratz egon beharko lirateke, edo gutxienez, 7 taldeko, joko barnean dagoen orok berea izan dezan.
  • Baloiak: Quidditchean hiru baloi mota existitzen dira:
  1. Quaffle: Guztiz puztuta ez dagoen boleiboleko baloi bat da. Helburua, uztailetan zehar pasatzea da, alde batetik zein bestetik egin daitekeen gauza. Jokoa jardunean baldin badago, baloia edonork botatzen duela ere tantoa izango da, hau da, zure uztailetan sartutako tantoa zure aurka joango da.
  2. Bludger: Guztiz puztuta ez dagoen brile edo dodgeball-eko baloi bat da. Jotzaileek erabiltzen dute, aurkako jokalari bati jaurti eta hau nokeatzeko. Hau gertatzen denean, jokalaria erratzetik jaitsi behar da, izatekotan eskuetan duen baloia askatu behar du eta bere uztailak ukitzera itzuli behar da jokora itzuli aurretik.
  3. Snitch: “Snitch runner” izenaz ezaguna den arbitro batek galtzerdi batean bizkarretik zintzilik daraman teniseko pilota bat da. Arbitro honek pribilegioak ditu kontaktu fisikoari dagokionez eta snitcha harrapatzea eragotzi behar du kosta ala kosta.

[/av_textblock]