Adierazpen ofiziala: denboraldiaren amaiera

Euskadi Quidditch Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, Elkartearen Batzar Nagusiak erabakitakoarekin bat etorriz, 2019-2020 kirol denboraldia bukatutzat ematea erabaki du. Tristura handiz, horretara behartuta gaude, gaur egungo egoerak ezinezko egin baitu izaera ez-profesionaleko edozein kirol-ekitaldi egitea, gurea bezalako ukipen-kirol batean.

Horregatik guztiagatik, hemendik aurrera, elkarteak barne-kudeaketako gaietan zentratuko ditu epe motzeko ahaleginak, hala nola kontabilitate-ekitaldiaren itxieran edo 2020-2022 agintaldirako Zuzendaritza Batzorderako hurrengo hauteskunde-deialdian. Era berean, beharrezko bermeak eta gobernu-baimena lortu bezain laster, gure lehia-jarduerari berriro ekiten saiatuko gara, hurrengo denboraldiari begira.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu gure ekitaldi guztien antolaketan beren aletxoa jarri duten pertsona, erakunde, babesle eta/edo laguntzaile guztiei, bai posible izan direnei, bai azkenean bertan behera utzi behar izan direnei. Espero dugu datorren urtean guzti-guztiak izango ditugula:

  • Taldeak: Gasteiz Gamusins, Bizkaia Boggarts, Golden Dragons, Madrid Lynx, Mondragon Quidditch eta Blue Gryffins Burgos.
  • Udalak: Arrigorriaga, Gasteiz, Artziniega, Aretxabaleta, Urnieta eta Amorebieta-Etxano.
  • Entitateak: Haziak, Amets, Tarasu Elkartea, Mondragon Unibertsitatea, UBU.
  • Babesleak: Alzola Basque Water.
  • Laguntzaileak: Quidditch España Elkartea, EuskoNet Elkartea.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *