Alzola, euskal quidditch-aren babesle berria

Egun gutxi falta dira Euskadiko Quidditch-aren lehiaketa ofizialari berrekiteko, Euskal Quidditch Ligaren hirugarren jardunaldiarekin, Artziniegan. Euskadi Quidditch Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak ofizialki jakinarazi nahi du lankidetza-hitzarmen bat lortu dugula gure inguruko enpresa ezagunenetako batekin: Alzola Basque Water.

Horrela, datorren astetik aurrera, eta txapelketaren hurrengo hilabeteetan, gure kirolariak inoiz baino hobeto hidratatuta egongo dira, ur horren konposizio mineralari esker, karga positiboko ioien (katioiak) eta negatiboko ioien (anioiak) oreka perfektua baitu, eta horrek aukera emango digu energiak berreskuratzeko eta partida bakoitzean jasandako higadura arintzeko.

Bestalde, Alzola euskal quidditch-aren balioak partekatzen dituen enpresa da: gardentasuna, berdintasuna, ahalegina eta ingurune natural eta lokalaren aldeko apustu garrantzitsua. Horregatik, aliantza honek etorkizunean gure mezua gizarteari hobeto zabaltzen lagunduko digula espero dugu.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *