Quidditcha ortzadarraren kolorez blai: LGBTI+ hilabetea

LGBT harrotasunaren hilabetean, quidditcha ortzadarraren koloreekin janzten da. Eta ospatzeko, gure LGBTI+ talde maitea laguntzeko gure logoa aldatzeaz gain, haien historia apur bat eskaini nahi dizuegu.

Historia

Harrotasunaren hilabetea 1994ean sortu zen, Rodney Wilson, EEBBetako bigarren hezkuntzako irakasle batek hasi zuenean. Mugimenduaren jaiotzan, Rodneyk urria aukeratu zuen data egoki gisa. Izan ere, hilabete horretako 11n Estatu Batuetan “Armairutik ateratzeko nazio-eguna” ospatzen da, 1979ko lehenengo LGBT ibilaldia ospatzen duena. Egun hau arraroa egingo zaizue agian zeren “Nori axola zaio nire sexualitatea?”, baina sexualitate anitzak normalizatzeko helburua duen eguna da, eta tolerantziarantz lehenengo pausoak ematen lagundu zuen.

Aurrerago hilabete hau ekainera mugituko zen, horrela ekainaren 28ko “LGBT harrotasunaren eguna”rekin bat egin dezan. Ez ahaztu egun hori, laster izango baita! Hasiera batean “Ikusgarritasun gay eta lesbikoaren hilabetea” deitu zitzaion, baina handik gutxira bisexualen taldea ere sartuko zen eta “LGBT historiaren hilabetea” izatera pasako zen. Hilabete honen helburua talde honekiko zuzentasuna eta zintzotasuna sustatzea zen, aldi berean gizartean zuen presentzia handituz.

Lehenengo mugimenduak genero identitatea barne hartzen ez zuen harren, egun LGBT harrotasunaren egunak Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualez gain, intersexualak eta haien sexualitate, genero identitate eta abarrengatik zapaldutako pertsonak ere jasotzen ditu, LGBTI+ siglak osatuz.

Gure logo ofizialaren LGBTI+ diseinua. “LGBT harrotasunaren hilabetea” (ekaina) eta “Harrotasonaren eguna” (ekainak, 28), bietan gure ahaidetasuna adierazteko sortua.

LGBTI+ komunitatea quidditchean

Aniztasuna babestea ezer kostatzen ez den ohitura bat da. Hilabete honetan gure logoak aldatu ditugu kausa honen alde. Baina tolerantziaren filosofia hau iragartzeari utzi behar ez zaiola azpimarratu nahi dugu. Quidditcha harrotasunaren hilabetea baino 10 urte “gazteagoa” soilik izanik, bien arteko lotura 2005ean sortu zenetik araudian daramagun zerbait da, eta horregatik LGBTI+ kolektiboari gure babesa eskaintzeaz harro sentitzen gara.

Elkarte honetan berdintasunean norgehiagoka aritzen diren LGBTI+ jokalari guztiengatik, bai eta elkartea barrutik antolatzen dutenengatik, eta kausa babestea erabaki duten hedabideengatik, berdintasunaren eta tolerantziaren bila…

Quidditcha konprometitua dago dagoeneko, eta zu? Atera kalera eta aldarrikatu gure alboan ekainaren 28an!

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude